XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eugenio Ibarzabal aholkulari, hizlari eta idazlea da:
Foro Gipuzkoaren (Adegi, Elkargi, Kutxa Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitatea) koordinatzailea, kalitatearen kultura heziketan bultzatzen aurreneko erakundea izan dena.
Orrialde honetan berak idatzitako
Bertan hainbat erakunderekin kalitatean zehar egindako bidaien esperientziatik ateratako ondorioak kontatzen ditu eta hauetatik adibide batzuk jaso nahi izan ditugu.
Honela dio...
(...) Kalitatean aditua denak ez du esan behar hezkuntzan kalitatea ume kreatiboak hezitzean datzala, baizik eta, hobeki esanda, profesionalari laguntzean nola neurtu daitekeen, adibidez, sormena heziketan eta irakasleei lagundu ikasle hauek aurrerapenik egin duten edo ez esaten. (...)
Hobekuntzaren kulturan gauza interesgarrienetako bat kalitatearen tresna deitzen direnak dira.
Zehatzak dira, lagundu egiten dute eta oso praktikoak dira.
Nire esperientziak zera erakutsi dit:
- hasten direnen kasuan, interesa duten gaiei aplikatzerakoan ikasi behar dira.
Ezagutzen ditudan erakundeetako esperientzi interesgarrienetako bat, irakasle, guraso eta ikasleek zentroetan elkarlanean egin dituzten proiektuak izan dira.
Egun bat edo bitan egindako lantaldea,
Berdin gertatzen da entrepresa eta bestelako erakundeekin.
- tresnak, helburuak lortzeko laneko lanabesak dira.
Arrakasta, helburu bezala ipinitakoa lortzean datza, ez gidaliburua jarraitu edo hau ederki betetzean.
EbaluatuAgian entzun duzue Lord Kelvin-en esaldi hau:
Hau idazten duena ebaluazioaren mundutik dator, eta era berean gogorarazten dizue gezur haundiak eta estatistikak esistitzen direla.
Einstein-ek zioen benetan garrantzitsua dena ezin zitekeela neurtu.
Uste dut ebaluazioa oso positiboa dela... bere neurrian neurtzen den heinean behintzat.
- ebaluazioa, informazioa jaso eta egiaztatzeko da.
Asko aurreratu arren, okerreko zentzuan ez egiteko.
- neurtzearen balio haundienetariko bat aldezaurretik adosturiko banatutako indikatzaileak lortzea da.
Gure esperientziak erakusten digu taldea egiteko modu hobenetariko bat dela.
- azterketa asko egitea ez da nahiko irakasgai bat ikasi eta bere edukian aurrerapenak egiteko.
Eta ez du bermatzen amaierako arrakasta: ez da aurreneko entrepresa izango Estatu Batuetan Malcom Baldridge saria irabazi eta itxi duena.